Arabako 227 ustiategik gaixotasun hemorragiko epizootikoaren kasuren bat detektatu dute
Gizartea
2024, urt. 10 - 13:01
Gaixotasun hemorragiko epizootikoak Arabako 227 ustiategietan agertu da pasa den irailean lehenengo kasua detektatu zenetik. Hotzaren agerpenarekin kasu berrien detekzioa moteldu bada ere, gaixotasunak 1.865 animalia kaltetu ditu Arabako ustiategietan, osotara 216 heriotza eraginez. Gauzak horrela, Arabako Foru Aldundiak abeltzainei zuzendutako laguntza lerro berezia irekiko zuela iragarri zuen azaroan, gaixotasunak eragindako gastuak arintzeko. Aldundiak 300.000 euro bideratuko zituela iragarri zuen, animalien heriotza eta albaitaritza eta tratamendu gastuekin laguntzeko, gaixotutako animalia bakoitzeko 35 euroko laguntza ezarriz.