Skip to main content

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak hiru lurraldeen artean mugi daitezke jada

Gizartea

2021, mar. 09 - 10:03
Gaurtik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek hiru lurraldeen artean mugitzeko askatasuna dute. Erkidegotik, ordea, ezin izango da atera. Bestalde, eskola kirola udalerri guztietan martxan jartzeko aukera egongo da. Gainontzean, etxeratzeko aginduak bere horretan jarraituko du, gaueko hamarretatik goizeko seietara; merkataritza eta kultur jarduerak amaitu egin beharko dira gaueko bederatzietarako, eta bilkurak lau pertsonakoak izango dira gehienez.
Hamaika Telebista