Skip to main content

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza ekologikoak goranzko joerari eusten dio

Gizartea

2022, Maiatza 10 - 09:05
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak argitara eman ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaren inguruko iazko datuak. Horiek erreparatuta, goranzko joerari eusten zaiola ikus daiteke. Gero eta nekazari gehiagok ekoizten dute parametro ekologikoei jarraituz. Horien artean, azpimarratzekoa, gipuzkoarrak direla era ekologikoan ekoizten duten gehienak, 283 izanik. Aldiz, Araba da oraindik ere ziurtatutako azalera handiena duen lurraldea, EAEko lur ekologikoaren % 59arekin.
Hamaika Telebista