Arabako errepide-sarea baldintzatuta astearte goiz honetan, izotza eta elurra direla-eta.
Gizartea
2023, urt. 24 - 06:01
Asteartean, elur-kota 300era jaitsi da eta goizean elurra itzuli da Arabara. Joan den astean baino modu askoz ere modu ahulagoan izan da, prezipitazio txiki eta elur maluta finekin. Hala ere, eguraldiaren ondorioz, Opakuako mendatea itxi behar izan dute. Eta Urduñako eta Krutzetako mendateetan kateak beharrezkoak dira.