Skip to main content

Arabako Foru Aldundiak 0 eta 6 urte bitarteko haurrak har ditzaketen 10 familia behar ditu

Gizartea

Mikel Claver

2023, aza. 13 - 11:11

Arabako Foru Aldundiak ‘Etxean hartu, haien aukera zara’ kanpaina abiarazi du, lurraldearen foru zentroetan dauden adingabekoentzat harrera familiak aurkitzeko helburuarekin. Programa honekin babesgabetasun egoeran dauden haurrei ingurune egonkorra eman nahi zaie, jatorrizko familiekin itzultzeko aukera duten arte. Momentu hauetan, Araban, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei premiazko harrera egiteko 10 familia behar dira. Harrera egiteko prest daudenek aurretiko prestakuntza bat egin beharko dute, prozesuaren gorabeherak ezagutu ahal izateko. Era berean, balorazio prozesu bat igaro beharko dute, harrera familia izateak dakartzan beharrei erantzuteko gai diren ikusteko. Behin prozesua igarota, hartzaileek 460 eta 650 euro bitarteko diru laguntza jaso ahal izango dute haur bakoitzeko, hauen beharrak asetzeko. Interesa duten familiek Familia Harrerari laguntzeko programarekin harremanetan jarri beharko dira, 945 77 30 52 telefonoaren bitartez edota acogimiento@araba.eus helbide elektronikoan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista