Skip to main content

Arabako Foru Aldundiak bizimodu independentea erraztuko die desgaitasuna duten pertsonei

Gizartea

2022, ira. 08 - 13:09
Eginaren Eginez, Down Araba-Isabel Orbe eta Autismo Araba elkarteek kudeatuko dute Arabako Bizitza Independentearen Bulegoa. Bulego horrek aholkuak eta laguntzak emango dizkie lurralde historikoan dibertsitate funtzionala duten eta gaixotasun mentala duten pertsonei, bizitza autonomoa egin dezaten.

Gaur goizean izan da aurkezpena Foru Jauregian, eta baliabide berri hau azarorako martxan egotea espero dela azaldu du Emilio Sola Gizarte Politiketako diputatuak.

Baliabide hori aitzindaria da Euskadin, eta antzeko aurrekaria du Nafarroan ere, horrelako bulego bat baitago bertan.
Hamaika Telebista