Skip to main content

Arabako Lautadako Kuadrillak indarkeria matxistari aurre egiteko programa abiatu du

Gizartea

2024, aza. 04 - 10:11

Arabako Lautadako Kuadrillak, indarkeria matxista jasan duten emakumeekin batera, sendotze prozesu baten bidez eta kalitatezko arreta bermatuz, indarkeria honetatik ateratzea helburu duen elkartze zein ahalduntzeko gune bat sortu dute. Gunea Agurainen kokatu dute eta indarkeria matxista jasandako 16, urtetik gorako emakumeei dago bideratua. Laguntza-programaren sendotze prozesuaren garrantzia mahi-gaineratu du Gustavo Fernandez Villate, Arabako Lautadako Kuadrillako presidenteak.

Programak ahalduntze indibidual zein kolektiborako emakumeen talde saioak eskainiko ditu eta eskura egongo da gizarte-hezitzaile zein psikologoz osaturiko talde bat. Halaber, doako lege-aholkularitza zein adingabeekin familia bateragarri egoteko haurtzaindegi bat eskainiko du guneak. Parte-hartzaileek, tokiko gizarte-zerbitzuek eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak kudeatutako gailu publikoetarako sarbidea izango dute.

Udalerriek ere laguntza eskainiko diete bertaratutakoei, Kuadrillako erakunde feministekin koordinatuz, laguntza eta babes sozial eraginkorragoa bermatzea helburu. Programara hurbildu nahi duenak Lautadako Kuadrillako Gizarte Zerbitzuekin edo Berdintasun Zerbitzuarekin jarri beharko da harremanetan. Aguraingoa ez den beste udalerri bateko emakumeek bertaratzeko garraio-zerbitzua eskainiko diete. 

Hamaika Telebista