Arabako Mendiak Aske plataformak Azazetako proiektu eolikoaren kontrako helegitea aurkeztu du
Gizartea
2024, ots. 01 - 05:02
Arabako Mendiak Aske plataformak Azazetako proiektu eolikoak jasotako baimenaren aurkako auzi-errekurtsoa aurkeztu du. Salatzen dutenez, Aixeindar, Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakunde publikoak sustatutako enpresak lege iruzurra egin du, proiektu bakarra bi zentral independiente gisa aurkeztu duela argudiatuz. Proiektuak Bernedo, Arraia-Maeztu, Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan burutu nahi du enpresak. Eta, inguru berdinean, bi parke eoliko berri instalatzeko tramitazioari ekin diote Savanna Power Solar eta Enigma Green Power enpresek, elkarlanean. Horrela jasotzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, enpresa hauek eskatutako administrazio baimenak argitaratu dira, informazio publikorako.