Arabako OSIko sindikatuak Palestinako genozidioa salatzeko elkarretaratu dira
Gizartea
Arabako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak Gasteizko Santiago Ospitalean elkartu dira Palestinako kideei babesa adierazteko. Beraien betebeharrak betetzeagatik eraso eta gatazka hauek jasaten ari diren Palestinako lankideei elkartasuna erakutsi nahi izan die. Azaldu dutenez, hilabete hauetan Israelgo estatuak Palestinarekiko egindako erasoak jarraiak izan dira. Debekatutako munizioen erabilera, bonbardaketak, ospitale, ikastola edota anbulantziei erasoak, etxebizitzen suntsipenak salatu dituzte. Gaur egun, eraso kopuruak larriak direla adierazi dute, 23.000 palestinar erailak, 59.000 zauritu baino gehiagorekin. Horregatik, Israelen aurkako boikota egiteko mezua zabaldu dute, gizartea Palestinaren aldeko ekintza eta ekimenetan parte hartzera bultzatuz. Horretarako, osasun zentroa Israelen objektibo gisa irudikatu dute, manifestu bat irakurriz.