Skip to main content

Arabako zaintza herri akordioa aurkeztu dute hainbat eragilek

Gizartea

2025, eka. 13 - 12:06
Arabako zenbait eragilek zaintzaren herri akordioa aurkeztu dute, zaintza sisteman aldaketa errealak lortzeko. Duela bi urte baino gehiago sortu zuten Denon bizitzak erdigunean dinamikaren baitan osatu dute. Helburua, azaldu dutenez, Arabako ezaugarri eta bereizgarritasunak oinarritzat hartuta, lehentasunezko aldarrikapenak biltzen dituen aldarrikapen taula bat sortzea da.
Hala, euren eskakizunen artean, zaintza sistema guztiak progresiboki publifikatzea eta sortzen diren zerbitzu berriak publikoak izatea nabarmendu dituzte. Gainera, etxeko langileen zerbitzua publikoa bihurtu eta hura hobetzeko ardatzak eman dituzte ere. Ildo horretan, zaintza arloan lan egiten dutenentzat lan baldintza hobeak exijitu dituzte.
Halaber, Atzerritarren Legearen abolizioa, Arabako zortzi kuadrilletako landa eremuan oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko exijitu eta zaintza sistema feminista eta komunitarioa aldarrikatu dute.
Bestalde, eskolaz kanpoko jarduerak doakoak izatea eta gutxieneko pentsioak eta gutxieneko soldata parekatzeko exijitu dute.
Testuinguru horretan, aipatutako aldarrikapenak lortu eta, euren hitzetan, denon bizitzak erdigunean egon arte, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, tokian tokiko udalak, zaintza enpresa pribatuak, gizonak, norbanakoak eta gizartea interpetalatzen jarraituko dutela argi utzi dute.
Hamaika Telebista