Araban 28 gertakari LGTBIfobiko jaso zituen Ikusgunek 2023an
Gizartea
2024, Maiatza 15 - 10:05
Araban, gutxienez, 28 gertakari LGTBIfobiko eman ziren 2023an zehar, Ikusgune behatokiak egindako txostenaren arabera. Inoiz zenbatu diren jazoera kopururik handiena izan zen pasa den urtekoa. Hori bai, Ikusgunetik aipatu dutenez, holako gertaerak salatu beharraren kontzientzia handitu dela ondorioztatu daiteke ere. Irainak, diskriminazioak, erasoak eta gorroto diskurtsoak izan ziren gertakari nabarmenenak eta homofobia kasuak dira nagusi. Transfobiarekin lotutako jazoerak ere gora egin zuten, Ikusgunetik kezkaz ikusten duten tendentzia baten seinale.