Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan birziklatze tasa %40,9koa izan zen 2020an
Gizartea
2022, ots. 28 - 11:02
Uneoro hondakinak sortu bai, baina horiek nola kudeatzen ditugu? Eusko Jaurlaritzak 2019. eta 2020. urteko datuak argitaratu ditu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, orotara, %40,9koa izan zen birziklatze tasa 2020an. Aipatzekoa da, ordea, urte bererako %50ekoa behar zukeela Europan, udal hondakinei dagokienez.