Skip to main content

Araban eraiki nahi diren proiektu berriztagarrien kontrako alegazioak aurkeztu dituzte

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, uzt. 10 - 12:07
Araban instalatu nahi diren energia berriztagarriak sortzeko proiektuen aurkako 15.000 alegazio aurkeztu dituzte lurraldeko 16 eragilek. Solariaren proiektuen kontra Gorbeialdea Defendatu, Amurrioko Udalak eta Gasteizko Kontzejuetako Elkarteak aurkeztutakoei gehituko dira hauek. Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Zuia Bidean edota Bionekazaritza bezalako taldeek egindako alegazioak dira. Salatu dutenez, Arabako lurraldea mehatxupean dago inongo antolakuntzarik eta zentzurik gabe garatutako proiektuengatik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista