Skip to main content

Arabarren zahar egoitzan erabiltzaileek jasandako ustezko tratu txarrak salatu dituzte

Gizartea

2024, ira. 24 - 12:09

Gasteizko Lakua auzoko Arabarren erresidentzian gertaturiko tratu txarrak salatu dituzte bertakoen familiartekoek zein Zaintza Araba elkarteak. Erabiltzaileetan aurkitutako hematomak, pixoihalak bezalako higiene-produktuen falta, medikazio akatsak eta gutxiespenak izan dira bertakoek jasandako tratu txarren adibide batzuk.

Arabako Aldundiak honen berri dela eta inspekzio bat irekiko duela jakinarazi du. Erresidentzia kontzertatua Mondragon Taldeak kudeatzen du, Krean enpresaren bitartez. Bertako langileei dagokionez eta familiartekoen esanetan, ratioak betetzen badira ere ehuneko “handi” bat ez da profesionala, zaintza baldintza duinen falta salatuz.

Laudioko San Roque erresidentzian bestalde, pluripatologia duen erresidente batekiko tratu txarrak salatu dira Aldundian, eta honek egindako 800 euroko zehazpen proposamena salatu du Zaintza Arabak.