Skip to main content

Aralar zeharkatuko duen gasbidearen aurka mobilizatzeko deia, martxoaren 25ean, Lekunberrin

Gizartea

2023, mar. 14 - 04:03

Bideo batean zabaldu dutenez, Naturgy taldearen parte den Nedgia enpresak, 14 kilometroko gasbide bat eraikitzea aurreikusi du Arakil eta Lekunberri artean. Nedgia enpresak lurren jabeei desjabetze espedienteak bidali zizkietenean hasi zen kezka herritarren artean.

Bi urteetan zehar herritarrak informazioa bilatu dute, eta proiektua epe baterako etetea lortu dute. Aralar mendia zeharkatuko lukeen gasbidea, ingurugiroari kalte handia eragingo diola uste du plataformak. Era berean, salatu dute ez dela inolako ikerketa topografikorik ez geologikorik egin.

Hamaika Telebista