Aranzadik Donostiako Memoria Historikoari buruz egindako urteetako lana itxi du ekitaldi berezi batean
Gizartea
2023, mar. 17 - 03:03
Donostiako Udalarekin lankidetzan, Aranzadik azken bost urteetan Donostian memoria historikoari buruz egin dituen lanak azaldu eta balioan jarri ditu. Jardunaldian lehen mailako adituek parte hartu dute: Fabian Salvioli eta Jon Mirena Landa. Era berean, Donostian diktadura frankistak errepresaliatutakoen senideek parte hartu dute jardunaldi horretan.
Aranzadik “Donostia 1936-1945” proiektua jarri zuen abian 2017an. Lan horren helburua Gerra Zibilean eta diktadura frankistan Donostian izandako giza eskubideen urraketa larrien memoria berreskuratzea eta horiek ezagutaraztea da. Ikerketak milaka donostiar errepresaliatuen izen-abizenak jartzeko aukera eman die.