Skip to main content

Aranzadik eta Galdakaoko udalak ukatu egin dute PSEk eta EAJk biktimez salatutakoa

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, api. 13 - 08:04
Hauteskundeen atarian piztu da euskal gatazkaren biktimei buruzko polemika. EAJk eta PSE-EEk eskatu dute Galdakaoko alkateak “ETAren terrorismoa egin zutenak” ken ditzan biktimen zerrenda batetik. Aranzadik, baina, argi utzi du ez direla giza eskubideen urraketa larrien biktima gisa sailkatzen, “baizik eta beste kategoria batean”. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, bere aldetik, garbi utzi du “biktima guztiekiko erabateko begirunea” adierazten duela udalak.
Hamaika Telebista