Skip to main content

Aranzadik K.o. I. mendeko baskoien aldare bat aurkitu du Larunben

Gizartea

2024, eka. 17 - 11:06
Aldareak latinez idatzitako testu bat du, eta emakume batek, Valeria Vitellak, Larrahe jainko baskoiari eskainitako dedikazioa jasotzen du. 2022an aurkitu zen, putzu baten barruan, Doneztebeko Erdi Aroko monasterioko indusketa arkeologikoetan, Arriaundi mendian (Larunbe). Erromatarren garaian jainko eta jainkosa indigenen gurtzaren testigantza da pieza hau.
Hamaika Telebista