Arartekoak bideozaintzarako kameren erregulazioa hobetzea eskatu du
Gizartea
2024, urt. 18 - 12:01
Arartekoak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herriaren defendatzaileak, bideozaintza kameren erabilerarako araudi eta protokoloak berrikusteko beharra azpimarratu du Segurtasun saila eta 14 udalekin egindako azkeneko azterlanean. Izan ere, gero eta gehiago ikusten ditugun gailuak dira; Gasteizen, adibidez, udaltzaingoaren 600 kamera inguru daude, Donostian 350 eta Bilbon 265. Erakundeek, oro har, herritarren segurtasunerako bideozaintzako arauzko eskakizunak betetzen dituztela onartzen bada ere, erregulazioa, barne kudeaketa eta gardentasuna hobetu behar dela azpimarratu du Arartekoak. Besteak beste, kameren erabilera proportzionala dela bermatzeko eta pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko barne tresna juridikoak eta protokoloak garatzeko beharra ikusten da, dron eta uniformeetako kamerei bereziki zuzendutako gomendioa.