Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Arartekoak Ertzaintzak euskal hiztunen eskubideak bermatzeko eskatu dio Segurtasun Sailari

Gizartea

2024, abe. 18 - 19:12
2023ko azaroan Donostiako bi herritarrek kexa bat aurkeztu zuten Arartekoaren bulegoan. Ertzaintzako patruila batek emandako tratu desegokia salatu zuten. Ertzainei euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren sortu zen istilua. Horregatik 602 euroko zehapen-proposamen bat jaso zuten. Salaketan azaldu bezala, identifikatuak izan ziren delitu seinalerik azaldu gabe. Gainera Ertzaintzaren furgoneta bat hurbildu eta bost ertzain jaitsi ziren bertatik, “harresi” bat osatuz. Arartekok ondorioztatu du ertzainen jarrera eta egindako gorputz-arakatzea tratu iraingarritzat hartu daitezkeela. Beraz, ez dago zehapen-proposamenerako legezko oinarririk. Arartekoak herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea ezinbestekotzat jo du Lakuari egindako gomendioetan. Gainera, administrazioak hizkuntza ofizialetan arreta emateko betebeharra duela gogoratu du.
Hamaika Telebista