Skip to main content

Arartekoak gazteen arteko jarrera matxistak ikertu ditu

Gizartea

2024, urr. 01 - 19:10
EAEko Arartekoak hiru lurraldeetako gazteen arteko jarrera matxistak ikertu dituen azterlana aurkeztu du. Bertan nerabeek eta gazteek indarkeria matxistari buruz duten iritzia jaso dute. Helburua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen arteko jarrera matxistak hobeto ulertzea da. Baita politika publikoak hobetzeko gomendioak egitea. 14 eta 29 urte bitarteko gazteak izan dira aztergai. Ikerketak ondorioztatu duenez, espazio publikoa da sexuagatiko diskriminazio egoera gehien gertatzen diren eremua. 2021ean, emakume gazteen % 41ek genero-diskriminazioa jasan zuen kalean. Gizonezkoen kasuan, berriz, %15,1ekoa da esperientzia hori jasan zutenen kopurua. Gainera, mutil gazteek mugimendu feministatik gero eta gehiago urruntzen ari direla ondorioztatu du ikerketak. Izan ere, gizon gazteek uste dute aldarrikapen batzuk “urrunegi” eramaten ari direla. Baita diskurtso feministak “errua” beraiei egozten diela.