Skip to main content

Arartekoak Martuteneko etxerik gabeko pertsonen aurkako polizia-operazioa kritikatu du

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2025, urt. 09 - 16:01
Arartekoak 2024ko martxoaren 14an Martuteneko institutu zaharrean egindako polizia-operazioa kritikatu du. Urte batzuk daramatza hutsik institutua eta etxerik gabeko berrogeita hamar pertsona inguru zeuden bertan. Operazioa Donostiako Udaltzaingoak gidatu zuen, Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin elkarlanean. 56 pertsona identifikatu zituzten guztira. Horietako 29 Espainiako Poliziaren esku utzi zituzten, atzerritartasun-izapideak betetzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista