Arbonako lurren aferaren nondik norakoak
Gizartea
Udane Arbeo
2022, urr. 11 - 11:10
2021eko abuztuaren 26ra salto egin behar dugu Arbonako lurren aferaren nondik norakoak ulertzeko. Izan ere, Safer Landa Lurren eta Establezimenduen Garapenerako Elkarteko Ipar Euskal Herriko batzorde teknikoak orduan jaso zuen Berruete etxea eta 4 hektarea lursail saltzeko jakinarazpen berri bat, hiru milioi euroren truke. Bada, finka erosteko eskaintza sinatu zuten Parisen bizi diren bikote batek, Michel eta Marie-Jose Carite Lemestrek, zehazki. Testuinguru honetan, azken albistetzat dugu Parisko bikoteak atzera egin duela. Dena den, gainontzeko laborantza lurren 12 hektareak Pauline Desurmont laborariak erosi ditu. Ildo horretan, laborariaren aurka auzitara jotzeko borondatea agertu dute ELBk eta Lurzaindiak.