Arbonan hiru etxe eta lau hektareako lurren erosleak atzera egin du
Gizartea
2022, urr. 11 - 06:10
Arbonako Berruetako hiru etxeak eta lau hektarea lur erosi nahi zituen Parisko bikoteak atzera egin du. Laborantza lurren 12 hektareak erosi dituen Pauline Desurmont laborariaren kontra auzitara jotzeko borondatea agertu dute ELBk eta Lurzaindiak, SAFER egiturak esku hartu ez zezan azpikeriatan aritu dela uste baitute. Laborantza lurrak erosterako orduan, laborari gisa aurkeztu zen Pauline Desurmont, eta laborantzako bere egoitza nagusia helbide horretan zuela deklaratu zuen. ELB eta Lurzaindiko kideek erakutsi nahi izan dute hori ez dela horrela. Izan ere, Maryse Cachenaultek salatu duenez, egoitza nagusia Larribarren (Nafarroa Behera) du, Berruetako lurretatik 80 kilometrora.
Joan den astean lurren jabetza soila erosi zuen Desurmontek, 200.000 euroan, gozamen eskubiderik gabe. Pentsatzen dute hiru urteko epean gozamen-eskubidea erosten saiatuko dela. Lurren jabea izanik lehentasuna izango baitu. SAFER egituraren prozeduren desbideratze hori eraman nahi dute auzitara.