Arcelor Mittalek jada itxita zuen zabortegira hondakinak bota dituztela onartu du Jaurlaritzak
Gizartea
2023, mar. 07 - 10:03
Zumarragan, Arcelor Mittalen instalazioetan, 2016tik itxita dagoen zabortegi batean aritu dira enpresa horren Olaberriko plantako hondakinak botatzen. Gutxienez urtebetez bota zituzten altzairu errautsak itxita zegoen zabortegian, 2021eko martxotik 2022ko martxora arte. Jaurlaritzak egoera konpontzeko enpresari egindako eskaeren aurrean, botatako hondakin horiek inpermeabilizatutako ziega batean konfinatzeko konpromisoa hartu du Arcelor Mittalek.