Aretako eskolako 2 urteko gela ez ixteko manifestazioa abiatu dute
Gizartea
2023, mar. 27 - 08:03
Fabian Legorburu ikastolako guraso elkarteak asteburu honetan manifestazioa antolatu du Areta auzotik Laudioko Herriko plazara 2 urteko gela ez ixteko eskatzeko. Aurreko astean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak iragarri zuen gela horren itxiera bi ume bakarrik daudelako. Eskola komunitateak salatzen duenez, hori da ikastola ixteko lehenengo pausoa.