Skip to main content

Aroztegiko zazpi auzipetuak absolbitzeko bat egin du Baztango Batzar Nagusiak

Gizartea

Irune Rejano Oyarzun

2025, urt. 09 - 12:01
Zazpi pertsonei 20 urte arteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isunak eskatzen dizkiete Lekarozko (Baztan) Aroztegia hirigintza proiektuaren aurka protesta egiteagatik. Baztango Batzordeak eta Batzar Nagusiek proiektua bertan behera uztea eta nekazariei lurrak itzultzea eskatu dute. Otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazioa babestu dute ere.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista