Skip to main content

Arraitz-Orkineko bizilagunek ibilgailuendako sahiesbidea erreklamatzen dute.

Gizartea

2022, ira. 15 - 13:09
Arraitz-Orkineko (Ultzama) bizilagunek Obra publikoen Sailera jo dute haien herrian saihesbide eskatzeko; izan ere, egungo NA-4230 errepideak ikuspegirik gabeko laurogeita hamar graduko bi bihurgune ditu, eta horrek "arrisku larria dakar zirkulaziorako, ibilgailu-trafiko handia jasaten baitu, eta kolapso ugari sortzen dira".

«Herritarren kezka nabarmena da, eta asko dira errepidea erabiltzen dutenen eta herriko bizilagunentzat eurentzat arriskutsuak diren egoerak», adierazi dute.

Ildo horretan, gogorarazi dute Elordi industrialdeko jarduerak eragindako trafiko astunaren hazkundeak zeharbidea zaharkituta geratzea eragin duela.

Horregatik, azpimarratu irtenbiderik egokiena, proposatzen duten sahiesbidea litzatekeela, 1.100 metroko trazadurarekin. Arraitz-Orkin kontzejuaren titulartasun publikoko lursail lau batetik.

Kezka adierazi dute herritarrek, Arraitzeko zeharbidea ez dagoela Nafarroako Gobernuaren hurrengo proiektuen artean, gauzak horrela, arrisku-egoera konpontzeko beharrezko neurriak hartzea eskatu diote Obra publikoen sailari. Behin betiko konponbidea saihesbidea izango litzatekeela azpimarratuz.
Hamaika Telebista