Skip to main content

Arratsaldean jasoko dute Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuyk II. Monzon-Ganuza saria

Gizartea

2022, mar. 10 - 10:03
Gaur arratsaldean jasoko dute Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuyk euskal utopikoei zuzendutako II. Monzon-Ganuza saria Bergarako Seminarixoan. Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak bezala bizitzaren ardatz nagusi Euskal Herria, euskara eta euskal kultura izan dituztenak omentzeko sortu zuten sari hau Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak. Lehenengo saria Ipar Euskal Herriko ikastolen mugimenduan aitzindari izandako Libe Goñi Seaskako lehen andereñoari eman zioten. Aurtengoan saria herrian geratu da.
Hamaika Telebista