Artaxoako plantara lixibiatuak bidali zirela ikertu du Guardia Zibilak
Gizartea
2024, Maiatza 14 - 12:05
Urtarrileko azken asteetan jakin zen Gipuzkoako Zubietako erraustegiak 5.563 tona lixibiatu bidali zituela Artaxoako Ecofert Sansoain enpresara. Enpresak ez zuen hondakin horiek jasotzeko baimenik. Bada, Guardia Zibilak egin berri duen txostenak ondorioztatu du planta horretara hondakinak bidaltzen dituzten 78 entitateetatik lauk lixibiatuak bidali zituztela. Bestalde, Zubietako erraustegiak inguruko herritarren osasunean zer-nolako eragina izan duen aztertu du Biogipuzkoak eta eraginik ez duela izan ondorioztatu du.