Aspanafoak haur-minbiziaren aurkako kontzertu solidarioa antolatu du
Gizartea
iiriondo@hamaika.eus
2023, api. 18 - 11:04
Arabako haur minbizidunen gurasoen elkarteak (Aspanafoa) kontzertu solidario bat antolatu du Gospel Udaberria abesbatzarekin. Kontzertua apirilaren 25ean, asteartea, izango da, 19:30ean. Sarrerak dohaintza gisa erabiliko dira, eta Vital Fundazioaren webgunean eros daitezke, 8 €-ko prezioan. Parte hartu ezin baina talde honi lagundu nahi diotenek Bizum bat bidali ahal izango dute 01723 zenbakira.