Assumpta Aierdi, Sorgilore: “Irudiak, tonuak eta isiltasunak ere komunikazioa dira”
Gizartea
Oihane Alonso
2023, mar. 29 - 13:03
Sorgilore elkarteko kideek ekitatea, aniztasuna eta partaidetza oinarri dituzten prozesuen bidelagun dira, eta gurekin izan dugu elkarteko horretako Assumpta Aierdi, ‘Komunikazioaren miopiak’ jardunaldian parte hartu zuen hizlarietako bat, besteak beste.
Bere hitzetan, ardura handiegia jartzen da ikastetxeetan, eta nabarmendu du horiek gizartearen isla direla: “Gure gizartearen ekosisteman ez dira eragile bakarrak, eta aurrerapauso handiak hor egon dira”. Hala ere, adierazi du oraindik ere badagoela zer landu. “Espazioaren erabilera, erreferentziak, gida liburuetan zer eta nola islatzen den, zer jotzen den normaltzat, zein familia eredu, zein rol…” Hala ere, adierazi du komunikazioa ez direla hitzak soilik, baita irudiak, tonuak edota isiltasunak ere. Zentzu horretan, nabarmendu du ikastetxea badela, nolabait, gizartearen isla, baina baita gizarteari prestakuntza eskaini dakiokeen lekua ere.