Asteazkenera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisu horia Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Gizartea
2023, ots. 27 - 15:02
Nafarroan, aldiz, asteartean bukatuko da. Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren fase operatiboa aktibatu du, elurra kentzeko makina guztiak martxan jartzeko prest egongo dira. Gasteizen eta Iruñean zuritu egin du, eta mara-mara egin du Arabako eta Nafarroako herri eta mendateetan.
Ipar haizea nagusituko da egun osoan zehar. Araban, elurrak ez ezik, hotzak ere hartu du lekua gaurkoan. Gipuzkoan eta Bizkaian ere, termometroak nekez heldu dira zero gradura zenbait puntutan.