Asteburuan proba gutxiago eginik, behera egin dute positiboek baina gora positibotasunak
Gizartea
2021, urt. 25 - 11:01
Aste osoko datuak eskutan, 1576 gaixo berri atzeman dituzte aurreko astean zehar, ia gabonetako astekoaren hirukoitza. Asteburuko bi egunetan 200 positiboen langaren azpitik kokatu da foru erkidegoa baina ohikoa den bezala, osasun etxeak itxita egonik, proba gutxiago egin dituzte REFENA eta Ospitale Gunean.