Astelehenetik aurrera hasiko da gripearen eta COVIDaren aurkako txertaketa-kanpaina
Gizartea
2024, urr. 04 - 09:10
Urriaren 7an gripearen eta COVIDaren aurkako txertaketa-kanpainiari hasiera emango dio Osakidetzak. Arriskuko eta 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago kanpaina. Hitzordua eska dezakete jada Osakidetzaren webgunean edo osasun-zentrora deituz.. Gainerako herritarrek azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute hitzordua. Osasun sailetik txertoa jartzea gomendatzen dute udazken honetan gripea eta COVIDa batera agertzea espero baita. Bigarren urtez, sei hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak kanpainian sartuko dira. Txertoa, txertaketa-egutegian barneratu da bronkiolitisaren aurkako babes-neurri gisa.