Skip to main content

Astelehentxutxu, Gernika Guggenheim Urdaibaiko lehen protesta masiboaren bilgune izango da

Gizartea

2023, urr. 27 - 13:10

Urriaren 28an Astelehentxutxu ospatuko da Gernikan. Urriko azken astelehenaren bezperako asteburuan antolatzen den jai eguna, hain zuzen. Aurten, egitarau potolo bat aurkeztu dute eragile eta udaletxeek.

Merkatu plazan ospatuko den paella lehiaketa izango da eguneko ekintza herrikoiei sarrera emango diena eta hainbat kuadrila bilduko dituena. Horren ostean Bingo musikatua, mus, briska eta beer pong txapelketak eta gaueko kontzertuak egonik. Eguneko deialdi nagusiena Busturialdeko talde eta eragile soziokulturalek deitutako greba izango da, arratsaldeko 18:00etan, batik bat Guggenheim museoa Urdaibaiko biosferan eraikitzeko desadostasuna adierazteko.

Juan Ignazio Bidarte proiektu zuzendariak azaldu duenez, proiektu honen helburua da "next generation" Europako berreskuratze-funtsetarako aukeratutako proiektu hautagai izatea da. Ondorioz, hainbat herritarrek salatu dute, planak ez duela inolako loturarik Foru Aldundiak diseinatu nahi duen eremu babestuaren planifikazioarekin eta antolamenduarekin.

Hamaika Telebista