Skip to main content

Atxilotu bat eta hiru gazte etxegabetu dituzte Bilbon

Gizartea

2024, ira. 23 - 17:09
Astelehen goizean Bilboko Alde Zaharreko Artekale kalean hiru gazte etxegabetu dituzte. AZET sindikatuak egindako elkarretaratze deialdira dozenaka lagun bertaratu dira hori ekiditzeko asmoz. Hiru orduz luzatu den prosezuan, etxebizitza eskubide bat dela aldarrikatu dute. 8:30etarako deitua zegoen elkarretaratzea baina ordurako Udaltzaingoak moztuak zituen Artekalerako sarrerak. Egoera ikusita, atarira hurbiltzen ahalegindu dira eta udaltzainekin tirabirak gertatu dira. AZET sindikatuko kide bat atxilotuta bukatu du.
Hamaika Telebista