Skip to main content

156 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusian, iaz baino % 25 gutxiago

Gizartea

2024, abu. 26 - 09:08

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 156 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusian, iaz baino % 25 gutxiago. Gainera, salatutako gertakariak % 14,5 murriztu dira 2023ko datuekin alderatuta. Erasoen aurrean herritarrek erakutsitako konpromisoa eta erantzukizuna" azpimarratu du Udalak.

Hamaika Telebista