Skip to main content

Hiru pertsona atxilotu dituzte Lapurdin, Marieneko lurren aferari lotuta

Gizartea

2024, urr. 02 - 14:10

06:00ak aldean atxilotu ditu frantziar poliziak Filipe Laskarai eta Benjamin Charron. Kanboko kontseilua trabatzeagatik eta hautetsi baten kontrako bortizkeriagatik atxilotu dituzte. Christian Deveze auzapeza lurrera erori zen manifestari eta jendarmeen arteko bultzadan. 

Atxiloketak salatzeko, Lapurdiko bi polizia-etxeen aurrean elkartu dira herritarrak. 70 pertsona inguru bildu dira Uztaritzeko komisaldegian, atxilotuak askatzea eskatzeko. Elkarretaratze horretan zen, besteak beste, Filipe Laskarai itsasuarraren semea. Azken hau etxera bueltatzen zela, atxilo eraman du frantziar poliziak.