Atzerapen ugari, AHTan
Gizartea
2022, urr. 13 - 11:10
Urtez urte atzeratzen doaz Abiadura Handiko trenaren obrak. Euskal Herriari dagokionean gainera, Euskal Y delakoaren eta Iruñearen arteko lotura nondik egingo den oraindik erabakitzeke dago, Gasteiztik edo Ezkiotik. Momentuz, alde batetik edo bestetik egin, bi obrekin aurrerantz jarraitzen dute. Zeinekin geldituko diren eztabaidatzen ari diren une hauetan, Ezkioko geltokiaren obrak amaituta izan beharko lukeenean, amaitzeke daude. Lanek zortzi hilabeteko atzerapena izaan dute. Gauzak horrela, Madril eta Iruñea Gasteizko geltokiari begira daudela dirudi.