Skip to main content

Aurrera doa ‘Laminoria’ parke eoliko eta fotovoltaikoaren proiektua

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, api. 23 - 12:04
‘Laminoria’ parke eoliko eta fotovoltaikoaren proiektuak aurrerapauso berri bat eman dute eta hauen aurretiazko baimenak eta ingurumen-inpaktuen adierazpenak jendaurrean jarri dira. Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan aurreikusitako proiektuak dira hauek. Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak osatutako Aixeindar konpainiak sustatutako parkeak dira eta, biak batuta, 60 milioi euro inguruko kostua izango dute. Osotara, 8 aerosorgailu eta 61.994 eguzki panel instalatu nahi dira.
Hamaika Telebista