Auzitegiak kartzela zigorra eskatu du emazte ohia eta alabak bortxatu dituen gizonarentzat
Gizartea
Arabako Auzitegiak 37 urteko espetxe zigorra eskatu du Gasteizko gizon batentzat, emazte ohia eta euren bi alaba adingabeak behin baino gehiagotan bortxatzea egotzita. Asteazken honetan deklaratu dute eta fiskaltzak espetxe zigorra eskatzen duen bitartean, defentsak absoluzioa eskatu du.
Adingabeetako batek aitaren etxean astebete igaro ondoren jakinarazi zuen gertatutakoa, bi alabak zaintza partekatuan zeudenean. Gaineratu dute, bi neskek ez dituztela gertakariak sexu eraso gisa identifikatu nerabezarora iritsi arte. Akusatuak, gainera, aurreko zigor bat du haur pornografia edukitzeagatik. Gizonak, dena ukatu du. Ziurtatu du ama ez zuela inoiz behartu harreman onartu gabeak, eta alabez ez zuela inoiz abusatu. Onartu duen bakarra, indarkeria une batzuk izan zirela haserretzen zenean, irain eta eztabaidak, besterik ez. Defentsak, argudiatu du gizonaren aurkako salaketa dibortzioa eskatu ondoren heldu zela.
Azkenik, fiskaltzak aintzat hartu du genero indarkeriaren eremuan emazte ohiaren aurkako abusu jarraituaren delitu bat gertatu dela. Delitu horrengatik, 10 urteko espetxe zigorra eskatu du, eta beste bi delitu 13 urtetik beherako umeak bortxatzeagatik, ahaidetasun-astungarriarekin. Azken bi delitu horientzako 12 urteko espetxe zigorra eskatu du.