Auzitegietako administrari eta bulegoko langileek lanuzte mugagabea abiatu dute
Gizartea
2023, api. 17 - 15:04
Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 2.500 langile zeuden deituta lanuzte mugagabeak egitera. Nafarroan, 600 bat langile ari dira sektore horretan lanean. CCOOren arabera, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian langileen %60k parte hartu du lanuzteetan.
Funtzionarioek hiru orduko geldialdia egingo dute egunero, 10.00etatik 13.00etara. Bi deialdiren barruan egingo dituzte lanuzteak, bata estatu mailakoa, CCOOk eta CSIFek deituta, eta bestea tokikoa, ELAk eta LABek deituta.
Grebaren aldarrikapenak dira Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin soldatak eta erretiroak parekatzea, erretiro neurriak ezartzea eta genero indarkeriaren epaitegietako plantillentzako osagarria jartzea.