Skip to main content

Auzoan Bizi sareak hiru familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du

Gizartea

2023, urr. 20 - 12:10
Hirurak Berakah gizarte ekintza programak kudeatutako etxebizitzetan bizi dira. Saretik baieztatu dutenez, familietako batek irailaren 26 jaso zuen kaleratze agindua, 28an burutu behar zena. Tarte horrekin helegitea aurkezteko eskubidea urratu dela salatu dute. Momentuz etxegabetzea atzeratzea lortu dute, baino arriskua jarraitzen duela azaldu dute. Berakah-ko arduradunek, beraien aldetik, etxegabetze agindua jaso duen familiak etxebizitza horretan 4 urte baino gehiago daramatzala azaldu dute, normalean errekurtsoa 6 hilabete eta urtebete bitartean erabiltzen delarik. Larrialdi egoeran dauden familientzako errekurtsoa dela adierazi dute, orain kalean dauden beste pertsonentzat behar dutena. Holako kasuak gutxi izaten direla azaldu dute ere, holakotan laguntzeko gai ez direla azpimarratuz eta erakunde publikoen papera gogoraraziz.
Hamaika Telebista