Azaroak 25: “Ez bazara konponbidea, arazoa zara”
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2024, aza. 14 - 18:11
Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin du ostegun honetan azaroaren 25aren atarian. Aurtengo leloa “ez bazara konponbidea, arazoa zara” izango da. Bozeramaileak “indarkeria ugari dira, baina, erroa, bakarra” dela adierazi du. 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogora ekarri ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Hiriburuetan egingo diren mobilizazioak iragarri dituzte. Gasteizen 19:00etan San Anton plazatik, Bilbon 19:00etan Jesusen Bihotzetik. Iruñean 20:00etan Gaztelu Plazatik, Donostian 19:00etan Bulebarretik eta Baionan 18:30etan Herriko Etxearen aurrean.

















