Skip to main content

Azaroaren 27rako manifestazioa deitu du GuraSOSek Zubietako erraustegia ixteko aldarrikatuz

Gizartea

2022, aza. 09 - 15:11
GuraSOS elkarteak agerraldia egin du asteazken honetan, bertan azaroaren 27rako manifestazioa egiteko deialdia aurkeztu dute. Hainbat eragileren babesarekin, Zubieta erraustegia ixteko eskatu eta kontrol zorrotzagoa aldarrikatu dute. Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeace talde ekologistak, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak zein Ulia eta Gros auzoko bizilagunen elkarteak batu dira.

Egindako agerraldian adierazi dute agintariek erraustegia eraiki aurretik agindutako baldintzak ez direla bete, eta horrek zenbait arazo ekarri dituela: suteak, arazoak elektrizitatearekin eta arazoak kutsadurarekin.

Azaroan egingo duten manifestazioa, Donostiako Kursaaletik hasiko da 12:00etan, Orain bai, gelditu! Elkarrizketa konponbidea lelopean.
Hamaika Telebista