Azaroaren 5ean Euskal eskola publikoaren alde mobilizatzera dei egin du Eskola Publikoaz Harro plataformak
Gizartea
2022, urr. 13 - 09:10
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Legea onartu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Lege horrek indarrean dagoen Euskal Eskola Publikoaren Legea ordezkatuko du, bada, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak ohartarazi duenez, nahiz eta aurreproiektuak sare publikoaren aldeko zenbait neurri jaso, sare pribatuaren aldeko neurriak bere gain hartuko ditu itunak. Horregatik, euskal eskola publikoaren alde eta bestelako hezkuntza sistema eskatzeko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak mobilizatzera deitu du azaroaren 5erako Bilbon.