Azazetako proiektuak eta Nafarroako beste lau parke eolikoek ingurumen baimena jaso dute
Gizartea
2023, urt. 26 - 04:01
Eusko Jaurlaritzak joan den astean jakinarazi zuen Labrazako parke eolikoak aldeko adierazpena jaso zuela ingurumen inpaktuari dagokionez. Asteazken honetan jakinarazi dute Azazetakoak ere jaso duela, eta Nafarroako beste lau parke eolikoek ere.
Arabako instalazio berriztagarriek 40 megawatteko potentzia dute, eta, horrela, Euskadin energia %100 berdea sortuko duten lehen instalazio eolikoak izango dira. Nafarroakoei dagokienez, gaur bukatzen zitzaion administrazioari proiektu horiek onartu eta baztertzeko epea, eta sei eskaera tramitatu ditu, horietatik lauri baimena eman diote.
EH Bilduk kritikatu du gobernuak Plan Sektoriala onartu gabe amaituko duela legealdia.