Skip to main content

AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du, Alamiren etxegabetze egoera salatzeko

Gizartea

2023, eka. 01 - 17:06
Etxegabetzea gelditzeko eta familiari ordezko bizilekua bermatzea eskatu dio Bilboko Udalari eta Blackstone funts putreari. Udalak duela egun batzuk jakinarazi die ekainaren 20an kaleratuko dituztela. Kaltetuei bizitegi-alternatiba bat bermatzea eskatu dute, duela hilabete batzuk agindu zitzaien bezala.

Alamik zortzi urte daramatza San Frantzisko auzoan bizitzen, Blackstoneko etxebizitza batean. Etxea uzteko azken ahalegina otsailean izan zen, eta Ekintza Sozialak etxe berri bat agindu zien, baina orain arte ez da halakorik gertatu.
Hamaika Telebista