Azken 24 orduetan 1.314 positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak
Gizartea
2021, uzt. 20 - 11:07
Kutsatuek gorantz egiten jarraitzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azken 24 orduetan 1.314 positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak, ia 12.000 test diagnostiko egin ostean, eta datu horiek aintzat hartuz positibotasun tasa %11koa da.
Lurraldeka aztertuz, 139 kutsatu Araban detektatu dituzte, 440 Gipuzkoan eta Bizkaikoak dira daturik larrienak, lurraldean 694 positibo atzeman baitira azken egunean.